Nerabezaroan elikadura-jokabidearen nahasmenduak prebenitzeko, 9-12 urte arteko haurrei bideratutako osasun-hezkuntza programa

التفاصيل البيبلوغرافية
العنوان: Nerabezaroan elikadura-jokabidearen nahasmenduak prebenitzeko, 9-12 urte arteko haurrei bideratutako osasun-hezkuntza programa
المؤلفون: Razquin Iregi, Olatz
المساهمون: Mugica Errazquin, Itxaso, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua
سنة النشر: 2023
مصطلحات موضوعية: osasun-hezkuntza programa, 9-12 urte arteko haurrak, elikadura-jokabidearen nahasmenduen prebentzioa
الوصف: Elikadura-nahasmenduak pertsonen nutrizioan, hazkuntzan eta garapenean ondorio kaltegarriak eragiten dituzten gaixotasun mental larriak dira. Nahaste hauek pazienteen arlo fisiko, psikiko eta sozialak erasaten dituzte. Azken urteetan, elikadura jokabidearen nahasmenduen kasuak igo eta mundu mailako arazo bat bilakatu dira, intzidentzia-tasa handiena 12-18 urte bitartean kokatuz. Helburua: Nerabezaroan elikadura nahasmendurik paira ez dezaten, 9 eta 12 urte arteko haurrei, hots, lehen hezkuntzako (LH) 5. eta 6. mailetako haurrei, bideratutako prebentziozko Osasun-Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Metodologia: Proiektua garatzeko, bilaketa bibliografiko bat burutu da zenbait metabilatzaile, datu base, liburu eta web-orritan. Bilaketa hau programaren PIO galderari erantzunez, eta barneratze eta kanporatze irizpideak jarraituta egin da. Hura garatu ahal izateko, zenbait DeCS, MeSH, hitz-gako eta terminologia libre erabili dira. Plangintza: Xede-taldeak dituen jarrera, ezagutzak, gaitasunak eta itxaropenak balioztatutako 5 galdetegiren bitartez identifikatuko dira, landu beharreko gai-multzo bakoitzeko bat (arlo fisikoa, elikadura-ohituren garrantzia, arlo psikologikoa, arlo soziala eta aurre egiteko baliabideak). Horretaz gain, elikadura-nahasmenduen nondik-norakoak azaltzen dituen ikasgai bat ere izango da. Gai bakoitza helburu pedagogiko nagusi batean oinarrituta dago eta, haietako bakoitza saio desberdin batean landuko da, guztira sei saio izango direlarik. Metodologia pedagogikoari dagokionez, programa hau partaideen parte hartze aktiboan oinarritzen da, haurra prozesu osoaren erdigunea izanik. Ebaluazioa hiru zatitan banatuko da: proiektuaren prozeduren, emaitzen eta egitura eta baliabideen ebaluaketan, hain zuzen ere. Ekarpen pertsonala: Nerabeei zuzendutako interbentzio asko badaude ere, nerabezaro aurreko haurrentzat bideratutako prebentziozko osasun-hezkuntza proiektu gutxi daude, eta nahasmenduen kasu gorakadak halakoen beharra argi uzten dute. Honetan, eskola erizainek, talde multidisziplinarrarekin batera, hezitzaile rol oso garrantzitsua dute. Hitz-gakoak: elikadura-jokabidearen nahasmenduen prebentzioa, 9-12 urte arteko haurrak, osasun-hezkuntza programa.
وصف الملف: application/pdf
اللغة: Basque
URL الوصول: https://explore.openaire.eu/search/publication?articleId=od______2121::fb29ce1049617314bab21a0d584ab96c
http://hdl.handle.net/10810/61554
حقوق: OPEN
رقم الأكسشن: edsair.od......2121..fb29ce1049617314bab21a0d584ab96c
قاعدة البيانات: OpenAIRE